‘Bizirik sentitu’ kantua aurkeztu du Sei Pistols & Trabuko Bat taldeak

0
1856

Arrasate-Aretxabaletako taldeak abesti berri hau jarri du ikus-entzungai Youtuben. Aitor Ciardegik konposatu du Aretxabaletako kantu-poteoko taldearekin batera.

Sei Pistols & Trabuko Bat taldeak aurrera jarraitzen du, eta ‘Bizirik sentitu’ kantua aurkeztu du egungo krisiaren testuinguruan.

Taldeko Aitor Ciardegi pianojoleak konposatu du abestia, Aretxabaletako kantu-poteoko lagunekin batera. Gainera, hemendik aurrera, musika taldea borobiltzen saiatuko da.

Taldeak aurrera jarraitzen du betiko lagunekin, eta orain urtebete inguru Andoni Arana ‘Txurda’ aretxabaletarra batu zitzaien. Ea gustuko duzuen, aurrera Sei Pistols & Trabuko Bat!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen