Bizikletan igoera, tripleak eta ping-ponga, hasi dira Altamirako jaiak

0
1435

Helmugaratzearen argazkiak: Antolakuntza

Aurten ere Col d’Altamirako igoera izan da jaien txupinazoa. Auzotar gazte ugarik hartu dute parte, Otalorako biribilgunetik hasi duten igoeran. Guztiek ere ziztu bizian igo dute malda gogorra eta igoera amaitzean, guztiek batera argazkia atera dute.

Ondoren, triple eta ping pong txapelketak izan dira. Hemen ere gaztetxoak abileziaz aritu dira, lagun artean lehiatuz eta dibertituz. Indarrak errekuperatzeko orain zinea izango dute haurrek, krispeta eta guzti.

Gauean berriz Paella-jan gozoa izango dute, gainera, Total Distortion, 112 eta Ohiu! taldeen kontzertuek girotuko dute afaria.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen