Biteriko jolasak protagonistak izan dira gaur goizean

0
749

Abian da gabonetako aisialdi eta kultur agenda, eta horrekin hasi dira antolatzen famiiliarentzat pentsatutako hainbat ekitaldi. Izan ere, asko dira herritik irteteko zubi-egun hauek aukeratzen dituztenak, baina badira Arrasaten denontzat antolatzen diren jarduerez familian gozatzeko aprobetxatzen dutenak ere.

Oraingo honetan, Biterin jarri diren umeentzako jolasak izan dira protagonista, eta askok koltxonetekin, tirolinekin eta beste joko batzuekin gozatu ahal izan dute. Euriak ez du inor geldiarazi eta asko izan dira kalera irten direnak guztiontzat antolatu den ekimen honetaz gozatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen