Testua: Arrasateko Udala / Argazkia: MB artxiboa
Azken egunetako haizeteek Biteri Plazako estalkiak aspalditik duen erorketa arazoa areagotu du; izan ere, asteburuan xafla berriak erori dira estalkitik. “Zorionez ez du kalte pertsonalik eragin, baina berriz gertatzeko arrisku handia dago” adierazi dute Udal ordezkariek.
Horregatik, hain zuzen, Udalak, segurtasuna bermatzeko prebentziozko neurria hartu du: aterpearen xafla guztiak kentzea. “Xafla hauek funtzio estetikoa besterik ez dute, eta gaur gaurkoz, pertsonentzako arrisku fokua besterik ez da. Beraz, xaflak kenduko dituzte gaur goizean zehar”.
Udal Gobernuak egindako 2023-2027 Gobernu Planaren arabera 2026an estalki berri bat jartzeko proiektua aztertu eta idaztea aurreikusten du.





Nire ustez, urte askuan umiekin han inguruen gora ta behera ibili ostien, Biteriko “pergola” hori bota eta Mondrauetarrondako erakargarrixe eta benetan erabilgarrixe izengo dan zerbaitt jartie izango litzake onena. Oin dala 18 urte inaugurau zan, Inazio Lakuntzan gobernupeien, teorian herriko merkataritzako motorgunie eta zapatuko azokan pizgarri izengo zana, baina praktikan, eztau inungo onuraik ekarri. Leku hotz eta haizetxu baten kokatute, zentzubako “eraikin” bihurtu da, eta arriskutsu be izen leike azpixen holako xafla batek harrapau ezkero. Benetan be herrixandako baliagarrixa izengo dan zerbaitt planteatzeko ordua heldu da beingoz.
Baina alkate hori zegoela baita be hortxe benetan oso ondo geldituko zena Union Cerrajerako Fundizioaren egitura Akein gordeta zegoena txatarra bezela bota egin zuen…