Bisita geologiko eta kale antzerkiarekin agurtu dute Puntaik Punta jaialdia

    0
    1142

    Gaur arratsaldean Arrasatek agur esan dio Puntaik Punta jaialdiari azken bi ekitaldiekin. Arratsaldeko 16:30ean ‘Arrasate harri bitxia’ bisita geologikoa izan da. Ugutz Basauriren eskutik, Arrasateko eraikinak eraikita dauden materialak ezagutu dituzte, baita horien jatorria ere.

    Ondoren, Biteri plazan kale antzerkiaren ikuskizuna izan da. Hortzmuga konpainiak ‘Jule’ ikuskizuna eskaini du. ‘Jule’ familia osoarentzat zuzendutako kale-ikuskizuna da. Lan honetan umorea, fantasia, irudimena eta publikoarengana hurreratzeko geure modu berezia nabarmen ageri dira.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen