Billete faltsu batekin ordaintzen saiatu dira Arrasateko hainbat dendatan

0
1389

Ertzaintzak jakinarazi duenez, maiatzaren 29an, ostirala, billete faltsu batekin ordaintzen saiatu ziren Arrasateko hainbat dendatan. Horietako baten erosketa egitea lortu zuten. Dendako arduradunak, billetea faltsua zela konturatu zenean, Ertzaintzari eta Udaltzaingoari deitu zien. Une horretan ustezko iruzurgileak dendatik ihes egin zuen. Erosketa egiteko erabili zuten 100 euroko billete faltsua Poliziaren esku dago orain. Ertzaintzak diligentziak ireki ditu, baina oraindik ez du ustezko iruzurgilea identifikatzea lortu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen