Argazkia: Lezetxikiko Lagunak.
Elkarretaratzea domeka honetan (otsailak 5) izango da Arrasateko Herriko plazan, eguerdiko 13:00etan. Deitzaileek ondoko mezua helarazten dute:
“Iturburuak suntsituta, kobazuloak zulatuta, landa-eremua desitxuratuta, artadiak birrinduta, zuhaitz zaharrak deseginda, errekako urak kutsatuta, animalien habitatak deuseztuta, interes arkeologiko eta paleontologiko handiko ingurunea mehatxatuta…”.
Orain arte presako ateraldiak besterik ez dira egon horren inguruan..”ez dela orain gertatu”, “indusketen gunea ez dagoela hor”, beste “sistema karstiko baten izan dela”…eta? Inork ez daki zer suntsitu den eta ze potentzial daukan afektatutako guneak. Denon ondarea da, babes dezagun!