Bilboko manifara atxikitzeko gazte-agerraldia deitu du Arrasateko Sarek

0
809

Beheko testua eta kartela: Arrasateko Sare

Urtero bezala Euskal preso eta iheslarien egoera erdigunera ekarri eta beraien etxeratzea aldarrikatzeko manifestazio nazionala egingo du Sarek urtarrilaren 13an Bilbon, “konponbiderako giltza” lelopean.

Egungo gazteok etorkizunerako giltza garenez, garrantzitsua ikusten dugu gazte mailan ere mobilizatzea. Mobilizazioa gazteen artean sozializatzeko eta egun seinalatu hauetan presoei babesa adierazteko Arrasateko gazteok elkartasun argazkia aterako dugu urteko azken egunean.

  • Abenduaren 31
  • Monte taberna parean
  • 17:30

Askatasunaren bidean zabaltzeke dauden ateak behingoz irekitzeko ordua da. Izan zaitez etorkizunerako giltza.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen