Bilboko hilketa matxista salatzeko bilkura egingo da bihar (domeka)

0
462

Argazkia: MB artxiboa.

Arrasate Mugimendu Feministak dei egiten du Seber Altuben eguerdiko 13:00etan bilkura egitera, bihar, ekainak 18. “Erailketa matxistarik ez!” aldarrikatuko da bertan.

Indarkeria matxistaren Euskal Herrian aurtengo hirugarren hilketa izan da, eta 2003tik nazio mailan 120 emakume erail ditu. Biharko elkarretaratzera ondoko erakundeek dei egiten dute:

Arrasateko Bilgune Feministak, Arrasateko Neska Gaztiak eta Munduko Martxaren Euskal Herriko Emakumeok. “Aski da! Autodefentsa feminista!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen