Bilboko erailketa matxista salatzeko bilkura egingo da bihar, zapatua

0
480

Arrasateko Mugimendu Feministak deitzen du elkarretaratzea, eta eguerdiko 13:00etan izango da Herriko plazan.

Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Arrasateko Mugimendu Feminista.

Indarkeria matxistak beste emakume bat erail du, aste honetan Santutxu auzoan. Yaneli Gonzales-ek 31 urte zituen.

Erailketa salatzeko, kontzentraziora deitzen dute Arrasateko Bigune Feministak, Arrasateko Neska Gaztiak eta Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak.

Irailaren 14an izango da, larunbatean, eguerdiko 13:00etan Herriko plazan, kontuan hartuz indarkeria matxistak 117 emakume erail dituela 2003tik Euskal Herrian.

Erasoen biktimek edo erasoen lekuko direnek, ondoko laguntza-zerbitzuak dituzte eskura, ondoko telefono zenbakietan:

Udaltzaingoa: 943 25 20 10 edo 092

Larrialdiak: 112

Eusko Jaurlaritzaren 24 ordutako zerbitzua: 900 84 01 11. Honek ez du telefono deiaren arrastorik uzten eskuko telefonoan.

Arrasateko Emakume Txokoa: 943 79 41 39

Arrasateko Gizarte Zerbitzuak: 943 25 20 07. Hau ez da urjentziazko kasuetan bertara deitzeko baina bai beste uneetarako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen