Bihar (zapatua) ospatuko den Hauspo Egunerako karpa jartzen dabiltza

0
1769

Ibai-Artek antolaturik, sarrera guztiak agortu dira Sorginak, Amak eta Taxungueiras taldeen kontzertuak ikus-entzuteko, segurtasun- eta garbitasun-neurriak hartuta.

Azken urteetako dinamikari jarraituz, Ibai-Artek Hauspo eguna antolatu du biharko, larunbata, “udalerria girotu eta merkataritza aktibitatea suspertzeko asmoz”. Emanaldiak Herriko plazan izango dira, ondoko orduetan:

  • Sorginak eguerdiko 13:30ean
  • Tanxungueiras arratsaldeko 19:00etan
  • Amak gaueko 21:00etan

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Trikitixa Eskolarekin batera eta Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

Kontzertua egin ahal izateko, gaur goizean zenbait langile bertan dihardute karpa handi bat jartzen, biharko euria iragarri baitute. Ibai-Artetik ondoko mezua zabaldu dute:

“Larunbatean, euria egin arren, Hauspo Egunaz gozatu ahal izango duzun zorionekoetako bat zara. Kontuan hartuta Hauspo Egunean euria egingo duela, karpa bat kontratatzea erabaki dugu, sarrera erosi duzuen guztiok kontzertuez busti gabe gozatu ahal izan dezazuen, eta horrelako ekitaldietarako aplikatutako segurtasun-berme guztiekin. Larunbatean zain izango gaituzu! Euriak ez gaitzala geldiarazi!”.

ibaiarte.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen