Larunbatean Gospel kontzertua izango da Mesedeetako Ikastetxean

1
544

Arrasateko Kristau Ebanjelariek antolatuta, bihar larunbata, uztailak 31, Gospel kontzertua izango da Mesedeetako Ikastetxean. Covidak eragindako egoera epidemiologikoa dela eta, kontzertua streaming bidez jarraitu ahal izango da zuzenean honako helbide honetan: www.crandueza.wixsite.com/website. Karteleko QR kodearen bidez ere ikusi ahal izango da. Kontzertua arratsaldeko 19:30ean hasiko da.

Iruzkin 1

  1. Ez dakidanez zeintzuk zareten Arrasateko Kristau Ebanjelariak hemen idatziko dizuet esan nahi dizuedana, agian irakurriko baituzue:

    Gustatu zait zuen kartelean euskara erabili izana, baina ez da batera egokia eman diozuen kategoria.
    Hurrengo batean saiatu mesedez ahulari (euskarari) duintasun bat ematen, gutxienez letra neurri berbera erabiliz eta testu guztia itzuliz.
    Ez dakit asko kristautasunaren gainean, baina ahulari laguntzea uste dut badela bere ezaugarrietako bat.
    Zorte on kontzertuarekin. Ondo irten diezazuela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen