Bigarren saria lortu dute Santa Teresa Guneko ikasleek mural lehiaketan

0
396

Argazkiak eta testua: Udalako Ingurumen Eskola

Mural Lehiaketa eta Leloen Lehiaketa Debagoieneko Mankomunitateak eta Udalako Ingurumen Eskolak antolatu dute, hondakinen arazoen kontzientziaziorako kanpainaren baitan. Bailarako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek eta DBHko 1.mailakoek parte hartu dute.

Mural lehiaketaren kasuan ikasleek mural batean nolakoa izango den gure herria 50 urte barru irudikatu dute.


Aurten Oñatiko Urgain Herri Eskolako ikasle talde bat izan da lehiaketaren irabazlea. Sari moduan motxila ekologiko bana jaso dute, ingurugiroa ezagutu eta aztertzeko materialarekin. Honetaz gain, gela osoarentzat ere egon da saritxoa, hain
zuzen ere, ingurumena lantzeko liburu bilduma bat.


Bigarren saridunak, aldiz, Arrasateko Arizmendi Ikastolako Sta Teresa Guneko ikasleak izan dira. Horiek ere motxila batzuk jaso dituzte sari moduan.


Lelo lehiaketaren kasuan, gelaka asmatu behar zuten datorren ikasturterako kanpainaren izenburua. Aretxabaletako Kurtzeberri Eskolako gela bat suertatu da irabazle; leloa hau izan da: Kontsumoa murriztu eta mundua berpiztu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen