Bidezko Merkataritzaren eguna ospatuko da bihar

0
323

Bihar ospatuko da nazioarte mailan Bidezko Merkataritzaren eguna, eta Arrasateko Harreman Dendatik, hirugarren munduko hainbat eta hainbat familia zein komunitateentzat, justizia sozial eta ekonomikoan oinarritutako merkataritza honek
duen garrantzia azpimarratu nahi dute.


“Bidezko Merkataritza, lurralde txiroetako nekazariei irtenbide duina ematen saiatzen den mugimendu mundiala da. Elikaiengatik prezio justua ordaintzen zaie, espekulaziorik gabe, nekazariek baldintza egokietan lan egin dezaten, soldata duinekin, gizon eta emakumeen harteko parekidetza bultzatuz, sistema kooperatiboak antolatuz, haur eta zaharren lana desagerraraziz eta natura, produkzio arduratsu eta ekologikoekin babestuz”.


Kontsumitzaileok asko egin dezakegu besteen lepotik aberasten diren marka komertzialak gutxietsiz eta Bidezko Merkataritzako produktuak erosiz: “Baina instituzio publiko, eragile sozial eta enpresei ere, inplikazioa eskatu nahi diegu, hau da, Bidezko Merkataritzak merezi duen bultzada eta babesa ematea”.

Bidezko Merkataritza sustatu eta ohiko merkataritzari pertsonen eskubideak eta natura errespetatzera behartuko dion legedia garatzea beharrezkoa da. Eta erosketa publiko etikoa bultzatzea, hau da, Bidezko Merkataritzako produktuen erosketa lehenestea, administrazioek bultzatu dezaketen ekimen praktiko eta eraginkorra: “Mundu justu eta sostenigarriago bat lortu nahi badugu, has gaitezen Bidezko Merkataritza bultzatzen!”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen