Bidez Bide Elkartea “Ikasi zaintzeko” kanpaina antolatzen ari da Gipuzkoan, Behin-behineko gaikuntza duten eta probintzian mendekotasuna duten adinekoen zaintzaile gisa lan egiten duten pertsonei informazioa, orientazioa eta aholkularitza doan emateko, haien familiek Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoa (LPPE) jasotzendutenean.
Zaintzaileek, lan hauek egiteko, Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan Gizarte eta Osasun-arreta emateko Profesionaltasun- Ziurtagiria ikasi behar dute. Gainera, 2022ko abenduaren 31ra arteko epea dute ikasteko.
Beraz, behin-behineko gaikuntza duten eta Debagoieneko herrietan lan egiten duten zaintzaile guztiei, ziurtagiri hau ikasteko behar diren eduki eta baldintzen berri emango diegu, baita Gipuzkoako prestakuntza-zentroen berri ere.
Aholkularitza eskainiko dugu Arrasateko Emakume Txokoan, Jose Luis Iñarra kaleko 10, maiatzaren 28an, ostiralean, eta ekainaren 5ean, larunbatean, 16:00etatik 18:00etara. Ez da hitzordurik behar.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: formacionbidezbide@gmail.com




