Bidai birtuak ekarri ditu Trapu Zaharra konpainiak Arrasatera

    0
    740

    Udazabal egitarauaren barruan, antzerkia eta umorea izan ziren nagusi atzo arratsaldean Seber Altube plazan.

    Trapu Zaharra konpainia atzo arratsaldean itzuli zen aurreikuspenak betez, eta Sebero Altubera hurbildu zirenek ‘Turistreando’ konpainia beteranoaren azken lanarekin gozatu zuten.

    Oraingo honetan, Trapu Zaharraren azken lanak kalean stand bat instalatzen duen bidaia-agentzia baten istorioa kontatzen du bidai birtualak sustatzeko. Agentziak etxekoandre bat aukeratzen du bere bidaia zuzenean programatzeko. Santi Ugalde eta Mila Espiga aktoreak taula gainera igo ziren Isidore Fernandezen zuzendaritzapean Ruben Ontiverosek idatzitako lana taularatzeko.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen