Izenbarikuak txarangarekin txopopoteoa egin ondoren, gazteek Herriko plazara eraman dute akazia (aurten makalaren ordez, akazia bat erabili behar izan da). Bi urte igaro ondoren, San Joan zuhaitza berriz ere Herriko plazan ageri da. Ahalegin handia egin behar izan duten arren, bere lekuan jartzea lortu dute.






















