Bi bisita gidatu berri antolatu dira asteburu honetarako

0
694

Larunbatean  Arrasate monumentala ezagutzeko aukera izango da, eta igandean Murugaini bira emateko aukera.


Asteburu honetan beste bi bisita gidatu berri antolatu ditu Arrasateko Udalak. Uztailaren 11ean, larunbata,  Arrasate monumentala ezagutzeko aukera izango da, goizeko 11:00etan euskaraz, eta 12: 30ean gaztelaniaz. Bi bisitetan 15 leku daude oraindik libre, eta Herriko plazan hasiko dira. Ezagutu Arrasateko historiaren pasarte inportanteenak historiaurretik aro berrira arte. Tartean parada izango duzue herriko hainbat bitxikeria ere ezagutzeko.

Arrasate monumentala izen ematea euskaraz.

Arrasate monumentala izen ematea gazteleraz.


Bestalde, uztailaren 12an,  igandea, animatzen direnek Murugaini bira emateko aukera izango dute. Kasu honetan ere irteera Herriko plazatik izango da goizeko 9:00etan, eta bisita honetan 9 toki daude oraindik libre. Tontorrera igo barik, aukera paregabea bide berriak ezagutzeko.

Murugaini bira izen ematea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen