Besaide ME-ko argazki lehiaketan parte hartzeko azken eguna irailaren 20a izango da

0
571

Irudiak: BME.

Txapelketak helburu bikoitza izango duela azaldu du elkarteak: “gure mendi inguruak ikustera ematea eta gure lokaleko irudia eraldatzea”.

Lehiaketak lau kategoria ditu eta kategoria bakoitzeko irabazleak 50 euroko saria lortuko du, baita txapeldunordeak 25 eurokoa ere. Kategoriak ondorengoak dituzue:

  • Besaide Mendi Elkarteko kideen argazkiak.
  • Arrasateko herritarren argazkiak.
  • Beste guztientzat.
  • Herri-bozketa.

Lehen hiru kategorietan epaimahaiak erabakiko du zein argazkik merezi dituzten sariak, eta herri-bozketan, aldiz, “argazkiak lokalean erakutsi eta bertaratzen direnek bozkatzeko aukera izango dute”. Elkarteak zehaztu du ere “irabazle bakoitzak bakarrik kategoria bakar baten saria irabazi ahalko duela”.

Irailaren 20a izango da Besaideko argazki lehiaketan parte hartzeko azken eguna, eta argazkiak besaide@besaide.eus posta elektronikora helarazi beharko dira. Lehiaketaren oinarriak Besaide Mendi Elkartearen webgunean izango dira. Elkarteak lehiaketan parte hartzera animatzen du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen