2.6 C
Bergara
asteazkena, 14 urria, 2026

BESAIDE

Oraindik izena emateko aukera Formigaleko eski irteeretan

Besaide mendizale elkarteak 2026ko negurako Formigalera antolatutako eski alpino irteeretan oraindik plazak libre daudela jakinarazi du. Irteerak otsailaren 21 eta 22an, eta martxoaren 14 eta 15ean egingo dira. Interesdunek izena emateko aukera dute oraindik, antolakuntzak ezarritako epeak amaitu arte.

Besaide elkarteak 2026ko plana aurkeztu du 

Besaide mendi elkarteak gaur arratsaldean egin du urteko batzarra Kulturaten, 19:00etan hasita. Bilkuran herritar ugari bildu da, adin eta genero anitzeko partaidetzarekin, elkartearen jarduerarekiko interesa agerian utziz. Batzarra Olatz elkarteko lehendakariak gidatu du, eta bertan jakinarazi du hau izango dela...

Oroimen Egunak mendian hildako zaleak omendu ditu Besaiden

Besaidek hartu du beste behin gorazarre egiteko ekitaldia, aurten Elorrioko Erdeilla taldearen eskutik. Txalapartariak, hitzartzeak, txistulariak, dantzariak eta txosna izan dira, besteak beste, aldarte onean.

Oroimen Egunak mendian hildako zaleak gogoratuko ditu igandean

Artxiboko argazkia: Iraitz Etxaburu / Kartela: Erdella Mendizale taldea. Aurten Elorrioko mendi-taldeari egokitu zaio egitaraua prestatzea, eta honako hau da: 08:30ean Elorrioko plazatik abiatuta igoera Memaiatik 11:00etan txistulariak eta txalapartariak 11:30ean oroimen ekitaldi zibila MEKBF eta EMF-ko lehendakariaren hitzak Dantzariak eta txistulariak Txosna zabalik egongo da...

Besaideko lagunak Gredos inguruan (Avila) ibili dira

Beheko testua eta argazkiak: BME. Besaide Mendizale Elkartekoek mendi irteera egin dute aste amaieran Gredosera (Avila). Larunbatean Morezon eta La Laguna Granden ibili dira eta igandean Pico Torozo igo dute. Hurrengo irteera Lokizera izango da urriaren 19an.

Ibilbide aldaketa: Arrasate-Udalatx mendi lasterketa ez da Besaidetik igaroko

Antolakuntzatik adierazi dute "probaren eremuan egon daitezkeen eta babestuta dauden hegaztiak babesteko" hartu dela erabakia. Besaidetik ez da lasterketa igaroko, Gongetan Udalarantz abiatuko dira. Ibilbide mozketa konpentsatzeko ordea, lasterketa Anporreta tontorreraino igoko da lehenengoz. Ondorioz, antzerako lasterketa geratuko da...

Pirinioetako zenbait gailurretara ibilaldiak antolatu ditu Besaidek

Artxiboko argazkia eta kartela: Besaide. Elkarte arrasatearraren eskutik, irteera ekainaren 20tik 22ra eramango da aurrera, honako egitarauarekin: Ostiralean, irteera Arrasate-Isaba 16:30ean Zalduspetik Larunbatean, Petretxema (2.371 metro), 12'81 kilometro eta 4 ordu. Larunbatean ere aukeran, Paquiza Linzola (2.104 metro), 11 kilometro eta 5...

Goienagusik Gongeta eta Besaidera mendi irteera egin zuen atzo

Testua eta argazkia: Goienagusi Irteera aurreikusita zegoen egunerako, eguraldi nahasia eta desatsegina zegoen iragarrita. Horrenbestez, egunez aldatzea erabaki genuen. Atzo ostiralean joan ginen beraz, iragarpenak dexente hobeagoak zirelako. Baita asmatu ere!! Ateri, hotzik ez, eta zerua urdin! Beldur ginen lokatza...

Besaideko bazkide zein federatuek datuak gaurkotu behar dituzte

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Besaide mendizale elkartea. Besaide mendizale elkarteak  bere datu basearen eguneraketaren lanarekin jarraitzen du. Hurrengo urtera begira gure bazkide zein federatuen datuak eguneratu behar ditugu digitalizaziora begira.  2025ean Euskal Mendi Federazioko federatu txartela soilik digitala izango...

Besaide euskal mendizaleen bilgune beste behin oroimen egunean

Ohitura jarraituz, oroimen eguna ospatu dute Besaiden. Artengoan, Besaide Mendizale Elkarteari egokitu zaio ekitaldia prestatzea eta giro paregabeak lagunduta, jende mordoa bildu da bertan. Txalapartariak izan dira ekitaldiari hasiera eman diotenak. Gero, Euskal Mendi Federazioko presidenteordeak eta Nafarroako Mendi Federazioko...
- Advertisement -spot_img

Latest News

SUIZIDIOA PREBENITZEKO HITZALDIA EMANGO DU NEKANE BALLUERKAK GOIENAGUSIREN ESKUTIK

Hitzaldia urriaren 19an, datorren astelehenean izango da, ohi denez, Kulturaten goizeko 10:00etan, ikerkuntza jakingarria oinarri. Argazkia: Jakiunde Zientzia, Arte eta...
- Advertisement -spot_img