Bertsozale ugari erakarri ditu ‘Kontrako eztarritik’ bertso saio literarioak

0
659

Emakume Txokoak  ‘Kontrako eztarritik’ liburuan oinarrituriko bertso saio literarioa egin du Kulturateko areto nagusian.Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaran liburuan euren testigantzak emandako bertsolariek parte hartu dute.

 ‘Kontrako eztarritik’ saiakera liburuan Uxue Aberdik hamabost emakume bertsolari elkarrizketatu ditu. Bertsolari horien testigantzetan jasotako bizipenak, kezkak eta hausnarketak bildu eta multzoka antolatu ditu 22 mekanismo izendatuz.

Saio honetan Danele Sarriugarte idazleak,  Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik liburuko zenbait pasarte hautatu eta haien inguruko gaiak jarri dizkie bertsolariei. Literatura eta bat-bateko bertsoak, teoria feminista eta fikziozko egoerak, besteak beste.  Amaieran, parte hartzaile eta entzuleen arteko solasaldia egin da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen