Bertso saioa egin da Uribarri Nekazal Auzoko Jaietan

0
3108

Xabi Igoak jarritako gaiak jorratu dituzte Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Maider Arregik, eta publikoaren txaloak jaso dituzte.

Jai Batzordeak antolatuta, Itxaropena plazak hartu du bart sormen ekitaldia, adin ezberdinetako ikus-entzuleak erakarriz.

Xabi Igoa Erizek aukeratutako gaiak garatu dituzte Maider Arregi Markuleta, Oihana Iguaran Barandiaran, Aitor Mendiluze Gonzalez eta Andoni Egaña Makatzagak.

Taldeka, binaka zein bakarka, honetaz eta hartaz sortu eta abestu dute, tartean jaien antolakuntzaz edota Arrasateko turismoaz. Hona hemen ekitaldiko hainbat irudi:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen