Roller, BMX eta Scooterren freestyle showa egitekoa zen bihar, ekainak 26, baina Udalak ohartarazi du ikuskizunaren taldean izandako “arazo pertsonalengatik” bertan behera utzi dela.
Ikuskizunaren ordez, ur-puzgarriak izango dira Zaldibarren bertan, eta Udalak antolatuta. Ekitaldi hau zuzenduta dago 10 urtetik gorako pertsonentzat.




