Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren dirulaguntza eskatzea onartu da osoko bilkuran

0
604

Osoko bilkuraren zazpigarren puntu gisa, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan dagoen laguntza programan dirulaguntza eskatzea aztertu da. Diru-laguntza 4.233.020 euroko aurrekontua duten proiektu hauek gauzatzeko erabiliko da: Etxaluze eta Maala arteko Ekobulebarra, Musakola eta Santa Teresa arteko igogailuak eta Araba Etorbidea eta Foruen Plaza arteko bidegorria egokitzea. Proposamena EAJ-PNV, PSE-EE eta EH Bildu aldeko botoekin onartu da. Elkarrekin Arrasate abstenitu da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen