Berrerabilera 1980. hamarkadan bultzatu zuen ‘Pepe Cartonero’ hil da

0
2719

Arrasatear hau herrikideek erabilitako kartoiak jasotzen ibiltzen zen, garai hartan birziklatzeari edota berrerabilerari bidea emanez.

Argazkia: Arrasate Berria Ehorztetxea.

Gaur egun bi kontzeptu horiek berebiziko garrantzia dutela ohartu da herria, baina 80. hamarkadan oro har ez zegoen halako kontzientziarik.

José Segovia Sánchezek garai hartan, bilketaren gurdiari tiraka, hango eta hemengo kartoiak jaso zituen, iraunkortasunaren aldeko lanean. Beraz, eskerrik asko lanagatik José ‘Pepe’!

Gaur, tamalez, lagun hau zendu da 62 urte zituela. Gaur nahiz bihar tanatorioa zabalik izango da, eta bihar hileta-elizkizuna egingo da San Joan Bataiatzailea parrokian. Besarkada bat familiari eta hurbilekoei, goian bego ‘Pepe’.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen