Argazkia: Berdinki Zirku Garaikidea.
Berdinki Zirku Garaikidea Irunen 2019an sortutako konpainia da. Gonzalez Jaimerena eta Koldo Arakistain Irazusta Irati konpainiako kideak elkarrekin ari dira lanean 2017tik, Asvinenea arte eszenikoen laborategian edo Gure zirkuan.
Beren konpainia sortzeko urratsa ematera animatu ziren, Euskal Herria mugaz gaindi sortzeko Karrikan deialdian hautatuak izan ondoren. Gauza askok batzen dituzte: zirkua praktikatzeko eta irakasteko grina, genero-berdintasunaren aldeko borroka, diziplina berriak probatzeko jakin-mina eta erronka zailak.
Konpainiaren lehen ikuskizuna eta bere aurkezpen-gutuna ‘Mikra’ da. Lan honekin Arrasate ostiralean bisitatu dute Udazabal ekimenaren barnean. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da Biteri plazan. Pieza horrek generoari egozten zaizkion etiketak ikusarazten ditu, zirkuko hainbat teknika hizkuntza eszeniko gisa erabiliz, eta agerian uzten du askotan ez garela ematen duguna.




