Bisita martxoaren 15ean goizeko 11:00etan egingo da, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.
Debagoiena Turismoak Bedoñako altxor ezkutuak ezagutzeko bisita gidatua antolatu du martxoaren 15erako goizeko 11:00etan. Bedoñako Santa Eulalia parrokia ezagutu ondoren, Artazubiaga baserrian txakolin ustiapenera bisita egingo da. Txakolina dastatzekoa aukera izango dute parte hartzera animatzen direnek.
Aurrez izena ematea beharrezkoa izango da, 943 79 64 63 telefonoan edo info@ignaziotarlurraldea.com helbide elektronikoan.