Beatriz Arzamendiren lan bat estreinatuko du Alberto Urretxok

0
943

Beheko testua eta argazkiak: Soinuaren Bidaia.

Hurrengo igandean, urriaren 29an, eguerdiko 12etan, Soinuaren Bidaia euskal taldeak, Madrileko Zarzuelako Antzokian,23/24 denboraldiko “Domingos de Cámara” zikloa irekiko du.

Oraingo honetan, Soinuaren Bidaiak ESB Trio aurkeztuko du, Amaia Zipitria pianoan, Adriana Grigoras biolan eta Alberto Urretxo tronboian. ESB trio, Soinuaren Bidaia proiektu musikalaren oinarria da. Eduardo Chávarri, errioxako musikologoa eta Soinuaren Bidaia-ren kolaboratzailea, emanaldi honetan parte hartuko du, pieza batetan hitza eginez eta kontzertuan zehar komentarioekin publikoa gidatuz.

Emakume sortzaileei eskainitako kontzertu honetan, Soinuaren Bidaia-arentzako esklusiboki idatzitako bi pieza estreinatuko dira: Beatriz Arzamendi, Arrasateko konpositorearen ‘Sakura Saku’, eta konpositore gaztea den Nuria Sánchez-en ‘Pentsamenduen Lainoa’. Egitaraua
Carolina Valencia-ren ‘Las Ventanillas’ piezarekin eta Ángela Gallego-ren ‘St Peter 796’ piezarekin osatuko da, bi pieza hauek ESB trio-ari egokitako bi lan izan dira. Gainera, Pauline Viardot-aren hiru abesti interpretatuko dira, bere garaian estereotipo asko hautsiz, lanaren, borrokaren eta gainditzearen adibide bat izan zen kantari eta zuzendari gisa.

Soinuaren Bidaia 2007an sortu zen, Alberto Urretxo, BOS-en tronboi bakarlaria, eta Adriana Grigoras, BOS-eko biolaren sorkuntza pertsonalearen bidez. Une horrek, beste formatu desberdinak sortzeko bidea ireki du, tronboia, harizko instrumentuen, pianoaren, ahotsaren eta airearen tresnen arteko lotura gisa erabiliz.

2007an, Alberto Urretxo-ri eskainitako bi lanekin, ‘Carptim’ eta ‘Tronboi Sonata’, H.Extremiana eta J.C.Pérez konpositoreek idatzitakoak, tronboia eta harizko laukoterako sorkuntza berrien aurkezpenekin bide berri bat hasi zuen Soinuaren Bidaiak. Hainbat disziplina artistikoko musikarien eta artisten gehiketarekin, komunitate eta plataforma bat sortu dute taldearen hazkuntzarako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen