BBVAren kutxazainaren erreketa gaitzetsi du Udal-gobernuak

0
1563
gaitzespen

Udal Gobernuak bart gaueko BBVA banketxeko kutxazainaren erreketa gaitzetsi du. Jakitera eman du “Segurtasun zerbitzuetatik jakinarazi dutenez suzko gailu tenporizatu bat” erabili zen.

Argazkia: Udal-gobernua

Udal Gobernuak “kale-borroka eraso hau onartezina dela” adierazi du, eta azpimarratu du ekintzak “egonezina sortu duela”. Indarkeria mota hau “erabiltzen dutenek guztion bizikidetzaren aurka egiten dute”. “Indarkeria horren protagonista direnek gure gaitzespena besterik ez dute merezi”. 

Udal Gobernuak eskertu du suhiltzaile eta larrialdi zerbitzuen lan azkarra: “suhiltzaileak oso azkar etorri ziren, abisua berehalakoa izan zelako”.

Azaldutakoaren arabera, “erasoa oso larria izan zitekeen, sua eraikinera pasa zitekeelako, kutxazaina paperezko dokumentu gordailuaren eta eraikinaren egurrezko eskaileren alboan dagoelako”.

“XXI. mendean honelako ekintzek ez dute lekurik gure gizartean. Aurrera begiratu behar dugu etorkizuneko Arrasate eraikitzeko, eta atzean utzi iraganeko moldeak, hainbeste sufrimendu eragin duten eredu zaharkituak”.

“Elkarbizitza, elkarlana eta hitza dira bideak, ez hauek eta espero dugu atzo jazotakoa ekintza banakoa izatea”.

Bestalde, Mondraberrik gaurko Arrasateko greba orokorraren balorazioa eskatu dio Udal Gobernuari, baina honek nahiago izan du baloraziorik ez egitea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen