Batzen dantza herrikoiak arrasatear ugari bildu ditu arratsaldean

0
633

Santamasetako giro onak arratsaldean jarraitu du, eta arrasatearrek gogoz Batzen dantza herrikoian ere parte hartu dute. Kalejira Arbolapetatik atera da eta erdiguneko kaleak zeharkatu ditu Herriko plazaraino. Herriko plazan Txerri Dantza dantzatu da berriro eta Larrain dantza jarraian Arrasateko Gaiteroak eta Garinbanderen musikariekin batera.

Jaiaren amaiera

Herriko plazan Santamas egunari agur esateko dantzaldia izan da Muxutruk taldearen eskutik. Gaztetxean, berriz, Virgin Mary DJ set eta Gorriontzu ta Lastana aritu dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen