Baserritar jantzien desfile bat ospatuko da Otalora-Zarugalden

0
1233

Argazkiak: MB artxiboa / Kartela: antolatzaileak.

Ekitaldi irekia larunbat honetan izango da, azaroaren 23an, eguerdiko 12:30ean, Tipi Tapa eta Garraxi denden arteko espaloian, hau da, Otalora eta Zarugalde arteko gunean.

Desfilea inguru horretako zenbait dendek antolatu dute, batez ere Joslek eta Tipi Tapak, ‘Loralde’ elkartearen barruan. Antolakuntzatik adierazi dute, zapatuan euria egingo balu, karpa bat jarrita egongo litzatekeela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen