Basati tabernak agur esan du bezeroen, musikaren,… berotasunean

0
2813

Tabernako langileek abenduaren 31n itxi dituzte bertako ateak, baina azken asteburua zuzeneko musikak, oroitzapenetarako tartea, giro ona,… izan dira bertan.

Tabernako lagunek antolatuta, eta egitarauari hasiera emateko, ostiralean argazki erakusketa bat ikusgai jarri zuten sarreran.

Irudiek hainbat une gogoangarri erakusten zituzten, eta bertan tabernako langile eta bezero ugari azaltzen ziren.

Zapatu eguerdian ‘El Bille’ eta Iker Alonso arrasatearrek vermuth musikatuan flamenko doinuak jendarteratu zituzten.

Arratsaldean batez punk-rock doinuen txanda izan zen, Arrasate-Aramaioko El Volquete taldearen eskutik. Antton, ‘Barba’ eta Gillenen kontzertu biziak ikus-entzule ugari erakarri zituen.

Gauean musika DJ Ion Braun eta DJ Ainhoaren eskuetatik iritsi zen, eta abenduaren 31ko goizaldean egungo taberna itxi zen behin betiko.

Bezero ugarik Basati bertatik bertara agurtu gura izan dute, eta asteburu jendetsua izan da bertan. Mila esker ‘Tame’, ‘Marmi’, ‘Tio Joe’ eta Basatiko beste lagunei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen