Ferrerias kaleko taberna honek tamalez ateak itxiko ditu urte amaieran, baina bertaratuko diren lagunendako egitarau polita ospatuz.
Argazkia: MB artxiboa.
Tabernako lagunek antolatuta, eta egitarauari hasiera emateko, ostiral honetan bertan, abenduaren 29an, argazki erakusketa irekiko da.
Gainera larunbat eguerdian Vermuth musikatua ospatuko da, eta 13:00etatik aurrera luncha eta zuzeneko musika izango dira gozagai.
Zapatuan ere, abenduaren 30ean, baina arratsaldeko 19:00etatik aurrera, ‘etxeko’ talde baten kontzertua izango dugu, El Volquete-rena hain zuzen.
Gainera, musikak aurrera jarraituko du ‘etxeko’ DJ Ion Braun-ekin, bai eta DJ Ainhoarekin ere. Aupa Basati taberna!




