Bartzelonako kaleetan Arrasateko Gaiteroek erraldoiak dantzan jarri dituzte

0
2400

Kataluniar hiriburuak nazioarteko topaketa ospatu du asteburu honetan, eta arrasatearrek Catalunya plazan, Rambletan,… jardun dute, Donostiako Itzurun Erraldoien Konpartsarekin.

Bideoa eta argazkiak: Arrasateko Gaiteroak.

Bartzelonako erraldoiek, ‘gegants’ katalanez, 600 urte betetzen dituzte aurten, eta nazioarteko topaketa bat antolatu dute.

Topaketa La Mercé jaietan egin da asteburu honetan, hau da, hiriburuko urteko festarik garrantzitsuenetan.

Donostiako Itzurun Erraldoien Konpartsak gonbidatuta, Arrasateko Gaiteroek ere bertan jardun dute, zuzeneko musika kaleetan zehar zabaltzen.

Gasteizko Erraldoiak ere kalerik kale ibili dira, baita ondorengo lekuetakoak ere:

Belgikar estatua, Herbehereak, Austria, Ingalaterra, Ukraina, Alemania, Costa Rica, Nicaragua, Espainiar estatua eta Katalan Herrietakoak.

Anfitrioiak Gegants de la Ciutat izan dira, eta Arrasateko Gaiteroek besteak beste Donostiako konpartsa baloratu dute:

“Konpartsa talde oso jatorra da eta dantzari bikainak ditu”, eta elkarrekin hiriburuko kale oso ezagunetan aritu dira:

“Catalunya plazatik hasi gara, Ramblan zehar jarraitu dugu eta San Jaume plazaraino joan gara”, ibildean zehar oinezko ugariren atentzioa piztuz.

San Jaume plazan “balsak jo ditugu eta dantza egin dugu”, zorionak Arrasateko Gaiteroak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen