Bandera gorria: 43 urteko epean, Herriko etxetik Langileen etxera [Testua: Juan Ramon Garai]

0
981


EZ DONK AMAITU, ’80 urtiek Mondragoen’ erakusketan azalduko den bandera gorri baten historiaren harira.


Argazkiak: Juan Ramon Garai.

Bigarren Errepublikan, Okendo etxean, Herriko Etxea zegoen, Alderdi Sozialista eta UGT sindikatuaren egoitzan, eta urtero Maiatzaren Lehenean egiten zituzten manifestazioetan bandera gorria zen euren ikurra. Arrasaten Frankistak sartu zirenean, lehenengo ekintzatako bat izan zen kolpe militarraren aurkako erresistenteen banderak erretzea, edo konfiskatzea: Gorria, Ikurrina, Errepublikarra, Gorri-Beltza, Eusko Ekintza… eta ordezkoak ezarri, Falangekoa, Karlistena eta Monarkiarena, 40 urteetako diktaduran izan ziren onartutako bakarrak.

Arrasateko Diktaduraren aurkako ixilpeko borrokalariek, bandera Errepublikarra eta Ikurriña jarraitu zuten kaleratzen.
Franko lurperatu ostean, gure kaleetatik, Falangekoa eta Karlistarena desagertzen joan ziren. Eta Monarkiarena, golpistek gerran erabilitakoa, onartua izan zen Espaiñiako bandera ofiziala bezala, Kolpe militarrean frankisten aurka borrokatu zuten alderdi batzuetatik.

Berriz Langile Mugimenduan belaunaldi berri bat, gerra ostean jaiotakoak, lantegietan klandestinitatean antolatzen hasi ginen, Langile taldeak edo Langile Komisioetan. Belaunaldi hau izan zen Arrasaten 1969tik 1978ra arte greba laboralak eta politikoen bultzatzaile nagusiak.

Sindikatuen legalizazioaren ostean, ezarritako Sindikato Verticalaren etxea, Grupo San Juanean jarraitzen zuen estatuko funtzionarioaren eskuetan, eta erabaki genuen eraikina okupatzea eta bertatik bidaltzea funtzionarioak. Hiru sindikatoetako, LAB, UGT eta CC.OO (Langile Komisioak) Enpresa Batzordetako 70 partaide, Arrasateko 21 enpresatakoak eta beste hiru Aretxabaletakoak, 1979ko ekainaren 7an, bertan zeuden funtzionarioak bidali eta bandera Gorria jarri genuen mastilean.
Etxea ordutik Sindikatuen etxeaz gain, herriko beste eragile askotakoen etxea izan zen: Gazteen etxea, AEK, Komite Antinuklearrak, Amnistiaren Aldeko Mugimendua,…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen