Banda Nagusiak eta Banda Gazteak kontzertua eskaini dute 50. urteurrenaren barnean

0
401

Arrasate Musikalek aurten 50. urteurrena ospatzen du, eta lehen ospakizuna gaur burutu dute. Monterron parkean Arrasate Musikaleko Banda nagusia eta Banda Gazteak kontzertua eskaini dute. Talde bakoitza bakarka bi pieza interpretatu ditu eta gero bi taldeak batera beste bi obra jo dituzte. Amaitzeko, Arzamendik osatutako martxa interpretatu dute. Hau aurten emango dituzten kontzertu guztietan errepikatuko da. Aurretik, bi taldeek batera kalejira bat egin dute herriko kaleetan zehar.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen