Balmasedan Espainiako Kopako hurrengo zita Lokatzako emakumeentzat

0
405

Testua: Lokatza Ziklismo Eskola.

Larunbatean, apirilaren 23an, Lokatza Ziklismo Eskolako emakumeek Espainiako kopako zita berri bat izango dute Balmasedan. Bizkaikoa, aurten taldeak parte hartzen duen hirugarrena izango da Beasainen eta Nojan lehiatu ostean. 

Kadete eta jubenil mailan izango ditu ordezkariak Bolintxo Okindegia – Lana S. Coop. taldeak. Kadeteetan Itxaso Askasibar Belar elgetarra eta Edurne Ormaetxea Arriaran aramaioarra. Jubeniletan berriz, Itxaso Plaza Amozarrain arrasatearra. 

Lehen lasterketa 10:00tan hasiko dute kadeteek 41 kilometroko ibilbide gora beheratsua izango dutelarik Otxaraneko aldapa protagonista. Jubenilek aldiz, irteera, 11:30etan izango dute eta guztira 66 Km burutu beharra izango dute. Hauek ere, Otxaraneko aldapaz gain, Avellanedako gaina eta Beziko gainak igo beharko dituzte. 

Taldea orain arte itxura oso ona ematen ari da estatu osoko emakumee onenen aurka lehiatzen. Horren adibide, Estatu osoko taldeen artean, 16. postuan dago sailkatu Bolintxo – Lana jubenil mailan eta bakarkako jubenilen sailkapenean, Itxaso Plaza 29. doa, beste guztiek baino, proba bat gutxiago lehiatu arren.

Beti bezala, Lokatzako emakume taldearen helburua, gazteak heztea denez, oraingoan ere helburua ziklista bezala hasten joatea da. Hortaz, presio gabe baina ilusio guztiarekin doaz Balmasedara. Era berean, etorkizuneko emakume ziklistentzako ispilu ere izan nahi du taldeak, txirrindularitza, emakumeen kirola ere badela erakutsiz. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen