Arrasateko Sare eta Etxeratek deituta, Azken ostiraleko bilkurak dei egin du urtarrilaren 11ko Bilboko manifestazio nazionalean parte hartzera. Halaber, “euskal presoen auziari behin betiko aterabidea ematea” aldarrikatu du.
Beheko testua: Arrasateko Etxerat eta Sare.
Beste behin argi erakutsi dugu jai giroan zein oporretan Etxera aldarria Euskal Herriko hamaika txokotara zabaldu dugula. Herrietako jaietan, hondartzetako mobilizazioan zein hiriburuetako aste nagusietan ugariak izan dira Etxera aldarria nabarmendu duten momentuak. Hala ere, uda eta oporraldiak amaitzearekin batera, ikasturte berria gogotsu eta indarberrituta hasteko prest gaude gu.
Pasa den asteazkenean Urtarrileko mobilizazioaren leloa eta kartela aurkezteaz gain, dinamika berriari hasiera ere eman nahi diogu BEHIN BETIKO aurkeztuz. Bakeari, konponbideari eta elkarbizitzari ateak BEHIN BETIKO irekitzeko unea dela eskatzera gatoz. Azken hilabeteetan hasitako bidea jarraitu eta euskal gizartearen gehiengoa batzen gaituen giza eskubideak errespetatuz, euskal presoen auziari BEHIN BETIKO aterabidea eman behar zaiola aldarrikatzera gatoz.

Horregatik asteazkenean iragarri bezala, Urtarrilaren 11n Bilboko kaleak beteko ditugu urtero egin ohi dugun gisan, euskal gizartearen gehiengoak erakutsi ohi duen moduan euskal presoen auziaren konponbidea zein biolentzia ezberdinen biktimen errekonozimendua berehala eta BEHIN BETIKO iritsi dadila eskatzeko.
Horregatik, adi datozen deialdi eta dinamikei denon artean lortuko dugu konponbideari eta elkarbizitzari BEHIN BETIKO ateak irekitzea.
Euskal preso, iheslari eta deportatuak ETXERA!




