Azken entzierroan abiadura eta erorikoak izan dira protagonista

0
3032

San Joanetako azken entzierroan atzo baino jende gehiago izan da kalean, bai korrika eta baita ikusten ere. Abiadura handian iritsi dira Orozkoko Manzarbeitia ganadutegiko bigantxak plazara, guztiak joaldunekin batera eta bidean inor harrapatu gabe. Hala ere, abiadura horrek hainbat eroriko eragin ditu, parrokiatik plazara dagoen jaitsieran batez ere. Dena den, garbia izan da entzierro hau ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen