Azken 24 orduetan ez da positibo berririk atzeman Arrasaten

0
890

Atzo ez zen positibo berririk atzeman Arrasaten Covid-19gatik PCR testetan. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, azken 24 orduetan 10 kasu positibo berri antzeman dira: 2 Araban, 6 Bizkaian eta 2 Gipuzkoan, biak Orion. Bigarren egunez, ez da hilik egon. Ekainaren 15era arte, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, 268 positibo antzeman dira Arrasaten Covid-19gatik, eta 37 pertsona hil dira.

Buletin epidemiologikoa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen