Autobus geltokiaz 1 [testua: Ramon Ugalde]

4
3027

Argazkia: MB artxiboa.

Autobus geltokiaz Arrasateko Udalak kontsulta bat burutu zuen herritarren iritzia jasotzeko arazo honen inguruan. Arrasateko udalak bi kokapen proposatu ditu, herritarrek aukera zezaten. Galdeketaren emaitzak udalak kontuan har zezan baldintzak honakoak ziren:
1.- Partehartzea erroldaren %30a baino handiagoa izatea
2.- Aukera bien arteko aldea %10 baino handiagoa izatea.
Aste betean zehar hiritar batzuk bozkatzera joan dira baina hiritar hauek ez dira %30era iritsi, guztira 4268 biztanle soilik. Erroldaren %24 ra ere ez da iritsi. Egia da Zalduspekoaren aukerak botoen %75a jaso duela baina argi dago parte hartze murritz horrekin Zalduspeko aukerak ez duela lejitimitaterik. Edo beste modu batera esanda: Zalduspekoaren aldeko botoa eman duten 3159 pertsona horiek ezin dute baldintzatu mondragoetar gehienok daukagun eskubidea autobus zerbitzu duina, eroso eta erabilgarria izateko. Beraz aztertu dezagun Arrasateko Udalak Zaldusperen onurak defendatzeko eman zituen argudioak ea serioak diren :

Geltokirako kokapen hau defendatzeko Udalak eman dituen argudioen kontrako arrazoiak
1.- Autobus geltokia bertan kokatzen bada 200 autobus ez dira sartuko herrian eta beraz kutsadura murriztu egingo litzateke.Datu hau ez dago ondo kalkulatuta: 78 autobus dira,bakarrik aste egunetan Zalduspera sartzen direnak Arrasateko zentrotik pasatu gabe. Zapatu eta
domeketan askoz ere gutxiago dira. Zentrotik pasatzea zer da? San Andresetik Zaldusperako ibilbidea egitea? 78 autobus horiek ez
dute Arrasateko “Zentroa” izorratzen.
2.- Hospitaletik gertu egotea: Inguruko herrietatik oso pertsona gutxi dira autobus geltokia erabiltzen dutenak ospitalera joateko, bertakoak autobusean joatekotan urbanoan joaten dira eta horretarako badago bertan geraleku berezi bat.
3.- Irisgarritasun erraza distantzia luzeko autobusak hartzeko. Hau zuzenean gezurra da. Distantzia luzeko autobusa, Madrilera doan ALSAko autobusa Eroskiko markesinan gelditzen da bidaiariak jasotzeko eta ez Zalduspen.
4.- Garapena sustatzeko aukera ematen duela, hau ere gezurra da. Kokapen horrek Herriaren dinamismo ekonomikoari ez dio inolako mesederik egiten, kaltea baizik.
5.- PNVkoek esan dute kokapen hau estrategikoa dela: Baina bene benetan antiestrategikoa da: Ospitalaren balizko handitzeari gainditu ezinezko trabak jartzen dizkio eta aldiz aurreikusten den garapen urbanistikoarako espazio gutxi dago. Eta aurreikusten duten kafetegi horretaz zer esan? Ospitalekoarekin ez da nahikoa? Eta esan bezala herriko merkataritzari, aisialdiari, kulturari … kokapen honek ez dio inolako mesederik egiten.

Zalduspeko geltokiaren gabeziak:

Erabiltzaileendako:

1.- Urruti dago Arrasateko biztanle gehienontzat.
2.- Ez da egia inondik inora “konponbide” honen sustatzaileek esaten dutena: “Eske Arrasaten
ez dago distantziarik”, badaude eta handiak gainera.
3.- Leku apartatua da, Bere ondoan Ospitala baino ez dago
4- Leku isolatua izanik eremu bildurgarri bat da goizeko eta gaueko ordu txikietan
5.- Urruti dagoenez eta leku desegoki batean behin baino gehiagotan ikusten dira gurasoak edo
senideak autoarekin joaten direla euren senidea edo laguna jasotzeko.
6.- Genero ikuspuntutik kokapen txarragorik ezin asmatu.
7.- Urruti eta isolatuta dagoenez komunak drogatzeko erabiltzen dira
8.- Ziorlako biaiarientzat irisgarritasun arazoak: autobusetik jaitsi, errepidea gurutzatu, Erreka gaineko oinezkoendako zubia pasatu eta gero poligono industrial ilun eta erdi hutsik batetik kilometro erdiko ibilbidea egin. (genero ikuspuntutik ez da bat ere gomendagarria)
9.- Unibertsitateko ikasleentzat ere oso urruti dago, bai unibertsitatetik eta bai euren bizilekuetatik ere. Bi kilometroko ibilbidea egin beharko dute askok eta askok euren ekipajeekin igande gauetan.
10.- Hain urruti dagoenez Uribarri, Erguin; Olan eko biztanleek ia ez dute erabiltzen autobus geltoki hau.
11.- Euria eta haizea egiten duenean oso gogorra egiten zaigu bertako itxaronaldia.
12.- Oinez joaten direnendako bide luzea izateaz gain trabaz beteriko ibilbideak daude. Adibiderako: Ferixalekuko igogailutik Zaldusperaino oinez joateko 10 oztopo gainditu behar ditu oinezkoak: Aparkalekuko sarrera/ irteerak, garajeak, errepideak eta bidegorriak..

Autobusendako eta txoferrendako:

1.- Darsena edo autobus geraleku gutxi ditu, sei bakarrik.
2.- Diseinatuta dagoen moduan maniobrak oso konplikatuak dira.
3.- Autobus sarrera- irteeretan errepideko gainerako trafikoa oztopatu egiten da.
4.- Arrasatetik Gasteizera zuzenean doazen autobusek ibilbide erabat absurdoa eta jasangarritasunaren kontrakoa egin behar izaten dituzte : Autopistatik Epelen (Aranguren, Etxezarreta?) irten Zalpusperaino etorri eta berriro itzuli Gasteizko norabidea hartzeko.

Ospitalerako onurak bertatik kenduko balute:

1.- Autobus geltoki hau bertatik kenduko balute, posible izango zen ospitaleko langile eta erabiltzaileentzako aparkaleku bat atontzea.
2.- Aparkaleku dagoena hau erosoagoa izango litzateke. Ez dago errepidea gurutzatu beharrik eta alde hortatik seguruagoa da.
3.- Etorkizunerako ospitala handitu beharra baldin badago ere komeni da geltokia bertatik kentzea.

4 IRUZKIN

  1. Lehen Uribekoa, gero Erguinekoa, OrainErguiñarrotarra101 hemen idazten. Guztiz ados. Nik jadanik bidali diet udaletxera urbanoa hobetzeko kexa. Behintzat Erguin inguruan bizi garenok autobus geltoki hori erabiltzeko errazagago izateko. Hemen kexaren kopia bat.

    https://imgur.com/a/GsbyF2h

    Askotan idazten dut honi buruz mondraberriko komentario hauetan. Espero jende gehiagok ni bezala egitea eta udaletxeari idaztea ofizialki.

  2. 1/Hasteko, batzuek asko kritikatzen dute, baina EZ dute alternatibarik ematen; hori politikan oso aberasgarria da.
    2/Bozkatu genuenon gehiengoak esan genuen Zalduspe zela aukerarik onena. Eta horrek ez du baliorik?
    3/Jakingo duzu Zaldusperen erabakia BEHIN-BEHINEKOA dela, ezta? Beraz, egokitzea geratzen zaio.
    4/DISTANTZIA; mesedez, Arrasate EZ da ez Bilbo ezta Donostia ere. Zigarrolako Eroskitik Ergüiñarro kalearaino 3,2 km daude Bilboko autobus geltokitik Arriaga Antzokiraino 2,5 km. Honek ez du ezer esaten?
    5/Zalduspe eta Laubide artean 8 minutu daude oinez; beraz, edozein auzotatik Zaldusperaino edo Laubideraino antzekoa da.
    6/Zalduspeko geltokia maniobrak egiteko oso egokia ez dela diozu, Donostiako geltokian egon zara?
    7/Zenbat aldiz ikusi dituzu 6 dartsenak okupatuta? Nik bat ere ez.
    8/Haraino joatea ilun badago, farolak jartzea eskatu behar da. Bide batez, generoarena aipatzea oso burutsua da, birritan esan duzu eta.
    9/ Uste dut hau esatea ez dela oso zuzena; 3. puntuan “Leku apartatua da, Bere ondoan Ospitala baino ez dago” Udaltzaingoan 160 metrotan dago, beraz, ez dago hain apartatuta.

    • Komentatzearren (%50 alde, %50 kontra)

      Lehenik klaro uzten dut nik ere Zaldusperen alde bozkatu nuela, Urbanistikoki zentzu gehiago duelako herri erdian sartzeak baino.
      Orain, zure puntuei jarraituz:

      1- Hor arrazoia guztiz. Asko jota unibertsitateak egin duen Gautxori obra erraldoi hori aprobetxatuta posible zen beste autobus geltoki bat bertan jartzea. Bertara bariantetik heltzea autobusak. Baina noski, ea nok konbenzitzen dituen Pesa/Lurraldebus/Bizkaibus/etc. Mondragonen 2 geldialdi potente egiteko.

      2 eta 3- Nik ere berdin bozkatu nuen. Baina klaro dago eskina batzuk limatu beharra dagoela. Bai geraleku berri bat eginik, lekua hobeto argiztatuz eta bai Zalduspera heltzeko konexioa hobetuz.

      4- Eta hemen nire kexa potoloena. Bilboko exemplua jarraituz. Bilbon ibilbide hori egiteko metroko 2 linea eta tranbia dituzu. Biek erdira edo gutxiagora mozten dute bidaia. Bitartean Mondragonen 2km inguruko ibililaldi bat dago unibertsitatetik zalduspera eta urbanoaren ordutegia txiste bat da. 4-5 geldialdiko multzoak ditu pdf-ak, denak minutu berean heltzen direla markatuta. Traiektua eta trafikoa kontutan izan gabe. Ordutegi hori guztiz ausazkoa da. Eta azkenean oinez joatea bezain beste denbora behar du traiektu garrantzitsuenetarako. Aparte, domeketan zerbitzu gabe. Larunbatetan kadentzia erdiarekin. Eta azkenengo orduak txiste bat dira. Autobusak askoz beranduago heltzen dira Zalduspera ordutegi normalean. Laburbilduz. Urbanoa hobetu beharra dago. Eta horri buruz idatzi diet udaletxeari.

      https://www.leintz.com/documentos/archivos/horarios/Linea2.pdf

      https://www.leintz.com/documentos/archivos/horarios/Linea1.pdf

      5- Hortaz orain autobusa hartzeak 16 minutu gehiago galtzea dakarkio edonori, 8 joanean, 8 etorrean? Garraio publikoa sustatzeko estrategia bikaina.

      6- Ona jajajajaja. Donostiako Amara desastre bat da bai.

      7- Nik ere ez ditut ikusi. Hori bai. Ikusi dudana da 6-8 autobus heltzea bertara datorren urbano bakoitzeko. Eta hori da komeria. Urbanoaren planteaketa oso eskaxa da.

      8- Argiztatzea derrigorrezkoa da bai.

      9- Ez dut uste polizia alboan edukitzea “apartuta” egotearen edo ez egotearen metrika ona denik. Hemen integrazio bisualaren falta (eremu industriala da, ez herritarra), argiztapenaren falta, ibiliko konexioa, garraio publikoaren konexioa, etab. hartu al dira kontutan. Eta menzionatu ditudanak argi daude hobetu beharra daudela zati hori hain “apartatua” bezala senti ez dadin.

      (Barka txapa guzti hau soltatzearren)

    • Piter, eman dituzun argudioak ez dute zentsu handirik. Ikus erantzuna puntuz puntu
      1 pun. Alternatibak badaude eta nahiko logikoak. Azterketa egin duen enpresan Erdian planteatzen du, eta Ugaldek bere bigarren artikuluan planteatzen duena ere oso bideragarria da.
      2 pun. Balio izan dezake, boto emaile gehienak ez balegoz puntu baten konzentratuak. Datuak ez ditugunez ezagutzen auzoka, zalantzan jarriko nituzke ezagutu bitartean.
      3 pun. Behin behineko bada, birpentsatu daiteke, ezta? Edo behin behineko behin betiko egitea nahiko zenuke?
      4 pun. Distantziak ez daudela? Mugikortasunean distantziak denboran neurtzen dira. 10 min, 15 min baino gutxiago eskatzen da geltoki batera iristeko. Zalduspera 10 min baino gutxiagona herritarren %40 ez dira iristen. Mundiko tendentzia da geltokiak erdian eta nodalak izatea. Ikus Donostia, Bilbon ere ensantxera ekarri dituzte, Atxurikoa Alde Zaharrera ekarri dute, Zamudiokoa ere, Amezolakoa ere hor dago eta Abandokoa era bertan utzi eta trenbideak lurperatu egingo dituzte.
      5. pun Diozuna erantzun dut aurrekoetan, ez da egia diozuna. Zuk erdira 10 min tardatzen badituzu eta Zalduspen ipintzen badizute 20 min tardatuz, behar bada autobusa ez duzu hartzen.
      6. pun Konparaketa hau Ugaldek 2 artikuluan aurkezten duen alternatibarekin egin behar zenuke.
      7. pun 6 darsena edo kaiak ez badira inoiz okupatzen zeozegatik izango da, hal ez?
      8 pun Jeneroarena bada ala ez da. Galdetu diezu emakume erabiltzaleei?
      9. pun Apartatu adago herriko %80 rentzako. Bestela egin kontuak denboran neurtuta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen