Auto istripua izan da Kanpanzar mendatean, N-636 errepidean. Istripua 14:00ak aldera gertatu da, bi autok talka egin dutenean.
Ertzaintzak azaldu duenez, ez da zauriturik izan, eta garabiak autoetako bat bertatik eraman behar izan du. Honezkero ez dago arazorik bertan.