Auto bat eta hiru edukiontzi erre dira gaur goizaldean Obenerreka kalean

0
363

Argazkiak: Herritar bat.

Goizeko 4:15ean, Zubillagako suhiltzaileek dei bat jaso dute Arrasateko Obenerreka kalean izandako sute baten berri emateko. Suhiltzaileez gain, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira. Suak hiru edukiontzi eta ondoan aparkatuta zegoen auto bat guztiz kiskali ditu. Oraindik ez dakite zerk eragin duen sutea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen