Argazkia: Noticias de Gipuzkoa.
Abenduaren 4tik 6ra Arrasateko Akordeoi Hiria Txapelketa ospatuko da Arrasaten. Iaz covid-ak eragindako pandemiaren ondorioz bertan behera geratu ostean, akordeoi zaleek abendu honetan izango dute musika tresna honetaz gozatzeko aukera. Aurreko urteetan bezala, kontzertu bereziak egingo dira Aita Menniren Ospitalean, Kulturaten eta Aretxabaletako Arkupen.
Nazioarteko Txapelketan 6 akordeoilarik hartuko dute parte: Maryua Arol bielorrusiarrak, María Cubas espainiarrak, Kamil Dmochowski poloniarrak, Yilin Han txinatarrak, Adam Maksymienko poloniarrak eta Piotr Motyka poloniarrak. Bestalde, Gipuzkoako Lehiaketan 28 musikari izango dira, eta 146k Gipuzkoako Jaialdian.