Testua eta goiko argazkiak: LEK.
Zapatuan ospatu genuen aurtengo “3×3 jaurtiketa txapelketa” berezia eta goiz ezberdin eta polita pasa genuen, punteria jolasean lehiatuz. 43 neska-mutil aritu ziren, benjamin eta alebin-infantil kategorietan banatuta. Jakin argazkiak egin genituela eta ikusgai daudela gure webgunean.
Aste honetako,“LEK etxean jolastuz”proposamen bilduman ekintza berriak sartzeaz gain (hemen duzue 7.proposamen bilduma), Oñatiko Orientazio Eskolak bailarako gaztetxoentzat sortu duen froga bat ere luzatzen dizuegu. Orientazioaren inguruko jolas bat da eta jokamolde hau gehiago ezagutzeko aukera eskaintzen du. Hemen duzue informazio guztia. Horretaz gain, orientazioarekin zerikusia duten beste ekintza batzuk aurkituko dituzue gure asteko proposamenean.
Gogoratu, aurretik bidalitako proposamenak ere ikusgai dituzuela.
Bestetik, ohartarazten dizuegu “LEKeko kamiseta jantzi eta mugi!!” zozketak martxan jarraituko duela maiatzaren 27a arte, beraz, oraindik ez baduzu zozketan parte hartu, grabatu zure bideo laburra eta animatu parte hartzera!! dagoeneko 31 bideo jaso ditugu ideia oso originalekin eta erronka dibertigarriekin. (Informazioa asteroko proposamenetan duzue)
Bizi dugun egoeraren aurrean ohitura osasuntsuak eta bizi kalitate ahalik eta hoberena mantendu ditzagun, ezinbestekoa da jarduera fisikoa burutu eta aktibo mantentzea!! Jarduera fisikoa egitearen onurak askotarikoak dira: fisikoak, kognitiboak, emozionalak, sozialak, …
Etxekoekin, denok mugitzeko egin ditzakezuen proposamenak dira, dibertigarriak eta errazak! Animo eta gozatu familian!!
Azkenik, Senpereko “Zirikolatz” dantza taldeak sortu duen dantza ikustea gomendatzen dizuegu “Covidantza”
Ondo izan eta zainddu!! ETXEAN BAI BAINA GELDIRIK EZ!!