Kartela: AB.
Urriaren 5ean, 50 urte bete ziren Iñaki Etxabe Orobengoa arrasatearra, talde parapolizial batek Kanpazarren tiroz erail zuenetik. Era berean, atzo, 50 urte bete ziren German Agirre Irasuegi arrasatear taxilaria, Triple A taldeak Legution tiroz hil zuela.
Bi gertaera hauek, gerra zikinen hastapenetan kokatu daitezkeen une lazgarriak izan ziren. Horregatik, Aurrera Boliek antolatuta urriaren 14ean memoria ekitaldi bat egingo da Kulturateko areto nagusian arratsaldeko 18:00etan.
Ekitaldiaren helburua, Iñaki Etxabe Orobengoa eta German Agirre Irasuegi gogoratzea da. Gure Bazterrak elkarteak egindako ikerketa lanaren emaitza aurkeztuko da bertan. Ikerketa hori “Iñaki Bota Daue” liburuan argitaratu da, eta kasu honen inguruan eginiko ikerketa sakona jasotzen du.




