Aurkezpena eta Palestinaren aldeko bilkura deitu dituzte Ikasle Abertzaleek

0
745

Elkarretaratzea urriaren 1ean izango da Arrasateko Institutuan, “Israel eta bere konplizeek egiten jarraitzen duten sarraskia” salatzeko. Egun berean eta institutuko aretoan Ikasle Abertzaleek aurkezpena egingo dute.

Artxiboko argazkia eta kartelak: Ikasle Abertzaleak.

2024/2025 ikasturtea abian da, eta Ikasle Abertzaleek bi hitzordu antolatu dituzte.

Biak ala biak urriaren 1ean izango dira (asteartea) eta Arrasateko Institutuan egitekoak dira.

Lehenbizi Ikasle Abertzaleek euren aurkezpena egingo dute, Euskal Herriko beste ikastetxe batzuetan egingo duen bezala.

Ekitaldia goizeko 10:50ean izango da institutuko aretoan, eta ondoren, 11:10ean, Palestinaren aldeko bilkura egingo da.

Izan ere, “Israelek azken oldarraldiari ekin zionetik urtebete betetzear dago”.

Bilkurak “Palestinaren askatasuna eta Israelen desegitea” aldarrikatuko ditu.

“Israel eta bere konplizeek egiten jarraitzen duten sarraskia salatzeko eta palestinar erresistentziari elkartasuna adierazteko”.

“Ikasleok, orain arte bezala, kausa palestinarraren alde mobilizatzen jarraitu behar dugu!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen