Atzo hasi zen Hauspo Eguna bi kontzerturekin

0
748

Asteburu honetan Arrasaten Hauspo Eguna ospatuko da Arrasate Trikitixa Taldearen laguntzarekin. Atzo arratsaldean Mirarik, Maddik eta Izarok ireki zuten jaialdia San Andreseko Hiruki plazan eskaini zuten kontzertuarekin.

Ondoren, Izer eta Eneko Dorronsoro izan ziren trikitixa kalera atera zutenak. Oraingo honetan, kontzertua Portalonen izan zen, zaleen gozamenerako.

Gaur berriz, beste bi kontzertu izango dira. Eguerdiko 12:30ean Jokin Zaitegi plazan Iñaki Dieguez eta Xabier Leturia Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearekin batera izango dira. Arratsaldeko 19:00etan Iñaki Plazak eta Koldo Uriartek kontzertua eskainiko dute Herriko plazan jaialdiari amaiera emateko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen