Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, azken 24 orduetan ez positibo berririk atzeman Arrasaten. Positibotasun-tasa 100.000 biztanleko 348,70koa da, beraz, Arrasatek gune laranjan jarraitzen du.
Debagoieneko beste udalerri batzuei dagokienez, Aramaion (0), Aretxabaletan (508,47), Antzuolan (504,82), Eskoriatzan (365,59) eta Oñatin (218) ez da positibo berririk atzeman. Bestalde, Bergaran 4 positibo izan dira (285,98).




