Arrasateko Ozenki elkarteak azaldu du “ez daudela baldintza anbiental, emozional eta batez ere sanitarioak” ekitaldi jendetsua egiteko.
Ozenki elkarteko ordezkariak, Manu Gallardok, adierazi du erabaki hau “arduratsua dela bai herritarrekiko baita gurekiko ere, osasun-autoritateen aholkuak eta gomendioak kontuan hartuta”.
“Espero dugu herritarrek eta sarrera erosia duten pertsonek erabakia ulertzea. Opera atzeratu egingo da oraindik zehazteke dagoen data batera, eta data berri horretaz behar bezala informatuko dugu”.
Era berean, “laster, informatuko dugu, hedabideen bitartez, sarreren dirua nola errekuperatu. Elkartearekin ere harremanetan jar zaitezke email honetan: ozenkielkartea@hotmail.es